150 jokalarik hartuko dute parte Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketan

Donostia Hiria 42. Nazioarteko Xake Txapelketa egingo dute apirilaren 13tik 20ra bitarte, 150 jokalariren parte hartzearekin. Lehiaketa Karmelo Balda frontoian abiatuko dute, 17:00etan, eta ikusleentzako sarrera doakoa izango da. Xakearen zaleek Euskadiko selekzioa ikusteko izango dute apirilaren 18an, pilotalekuan 10:30ean jokatuko duen norgehiagokan.
Gainera, iazko moduan, udaletxean beste bi txapelketa egingo dituzte apirilaren 15ean, 10:30etik aurrera. Batetik, Euskal Xake Federazioa txapelketa itxia egingo dute, blitz modalitatean (xake azkarra), lehiaketa nagusiko bost jokalari onenen eta Gipuzkoako txapeldunaren artean. Bestetik, Donostiako alebin eta kadete mailako 40 jokalari onenek Donostia Gazte txapelketa jokatuko dute. Bietarako sarrera doakoa izango da.