'Erraiak' dokumentala proiektatuko dute Egian
Ekain Martinez de Lizarduy egiatarraren Erraiak dokumentala proiektatuko dute Egia Kultur Etxean apirilaren 3an, 19:15ean. Irrintziaren inguruko dokumental bat da, non, irrintziaren jatorria, zentzua eta Euskal Herriko leku desberdinetan hartu duen izena eta izateko arrazoia aztertzen dituen Martinez de Lizarduyk.
2018ko abenduaren 1ean estreinatu zuten 33 minutuko dokumentala Aretxabaletan, eta harrera bikaina izan zuen han izan ziren ikusleen aldetik. Dokumentala “hunkigarria” izan zela esan zuten batek baino gehiagok, eta baita “izugarrizko sorpresa” izan zela.