Haur eta gazteen obrak ikusgai egongo dira Viktoria Eugenian
Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XV. ekitaldia egin dute aurten, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak antolatuta, eta 2.600 haur eta gazte baino gehiagok hartu dute parte.
Jolasteko eskubidearen inguruko ideiak eta inpresioak islatu dituzte 6 eta 18 urte bitarteko parte-hartzaileek, talde muralen edo bakarkako lanen bidez. Obra irabazle guztiak Viktoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai apirilaren 5etik 14ra, 11:00-14:00 eta 16:00-20:00 ordutegiarekin.