Añorgan ere 'Klika' egingo dute
Apirilaren 12an pasako da 21. Korrika Donostiatik, eta 115 eragilek egin dute bat egitasmoarekin, hiriko hamaika auzo desberdinetan. Lasartetik iritsiko da lekukoa Gipuzkoako hiriburura, 16:28an, eta Pasaiatik irtengo da, 21:05ean; guztira 42 kilometroko ibilbidea egingo du Korrikak.
Errekaldeko biribilgunean hartuko dute lehen aldiz lekukoa Donostian eta Añorgatik barrena egingo ditu lehen kilometroak. Auzoan hainbat jarduera antolatu dituzte Korrikarako girotzeko. Hona hemen egitaraua:
Apirilak 7, igandea
- 18:30 Kontzertua Jolas Etxean: Hiri Galduak taldea
Apirilak 12, ostirala
- 14:30-16:00 Jolasak Amassorrain ikastolan
- 16:00 Kalejira ikastolatik hasita
- 16:30 Korrika
- 17:00 Txokolate eta bizkotxo jana, eta sari banaketa
- 18:00 – 19:00 EDU Magoa ikastolan