G7 gailurrari buruzko mahai ingurua egingo dute Parte Zaharrean
G7 Ez plataformaren Donostiako taldeak abuztuan Miarritzen egingo den goi-bilerari buruzko mahai ingurua egingo du ostegunean, 19:30ean, Parte Zaharrean. Zer da G7a? Zer egin dezakegu? izenburuarekin aurkeztu dute ekitaldia, eta bi hizlarik hartuko dute parte bertan: ekonomian aditua den pertsona bat eta G7 Ez plataformako kide bat. Mahai ingurua Bulebarrean egingo dute, eta euria egiten badu, Kijera gaztetxera lekualdatuko dute.
Horrez gain, igandean globalizazioaren aurkako borrokei buruzko zineforuma egingo dute gaztetxean, 19:00etan, “Díaz: no limpiéis esta sangre” filmearen proiekzioarekin.