Udaletxeko lanak direla eta, udal agiritegiaren arreta zerbitzua lekuz aldatuko dute
Udaletxe barruan egingo diren egokitzapen lanak direla eta, ostegunetik aurrera Udal Agiritegiaren jende aurreko arreta zerbitzua Alderdi Ederreko Udal Liburutegi Nagusian eskainiko dute. Honako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
Behin behineko egoitza izango da, udalak Atotxako gune berrian eman nahi baitu zerbitzua, Atotxako egoitza berriko lanak 2020ko udazkenerako amaitzea espero dute.