Gipuzkoako ehiztariek manifestazio berri bat egingo dute Donostian
Martxoa osoan zehar egingo grebaren ostean, maiatzaren 5ean Donostian manifestazio bat egingo dutela iragarri dute Gipuzkoako ehiztariek. Euren ustetan, erakundeek ez diete kolektiboaren eskaerei erantzunik eman nahi izan, eta “gelditasun” horren aurrean, mobilizazioen oihartzuna areagotzeko erabakia hartu dutela adierazi dute.
Besteak beste, Ulian ehizatzeko debekuaren aurka eta ehiza larriari dagokion hitzarmen berri bat sinatzearen alde agertu dira ehiztariak. Gainera, adierazi dute lurraldeko hainbat alderdi politiko animalien babeserako euskal lege berriaren onespena babestu dutela, “ehiztarien kolektiboaren iritzia eta araudi berriak izan ditzakeen ondorio larriak kontuan hartu gabe”.