Indarkeria matxista ikusaraztea du helburu 'Ahizpatasun hariak' dokumentalak
'Bortizkeria sexistaren aurkako Matazak' proiektutik sortu duten 'Ahizpatasun hariak' dokumentala aurkeztu dute, eta apirilaren 6an estreinatuko dute Donostiako 17. Giza Eskubideen Zinemaldian.
Indarkeria matxista ikusaraztea du helburu ‘Bortizkeria sexistaren aurkako Matazak’ proiektuak, eta 2013an Astigarragako Harituz elkartetik dator. Hariz egindako matazak egiten dituzte proiektuko kideek emakumeak ahalduntzeko eta indarkeria matxista ikusarazteko, eta nazioartera ere iritsi dira, hala nola, Suediara. Proiektuaren inguruko dokumentala egin du Eneko Olasagasti zinemagileak, Ahizpatasun hariak (Hilos de sororidad) izenekoa, eta larunbatean, apirilaren 6an, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatuko dutena.
Dokumentalaren aurkezpenean Isabel Oterok ‘Bortizkeria sexistaren aurkako Matazak’ proiektuaren sortzaileak, azaldu duenez, proiektuak “emakumeen arteko batasun bat” lortu du, “emakumeen ahalduntzea” dira eta bai proiektua eta baita filma ere. Indarkeria matxista eta feminismoa ikusaraztearen garrantzia nabarmendu du Olasagastik, filma aurkezten ari zirenen adibidea jarriz: “Feminismoarekin gertatzen dena mahai honetan islatzen da: Filmeko protagonista gehienak emakumeak dira, baina mahai honetan hiru gizon eta bi emakume gaude. Hau da, feminismoa eta indarkeria matxista ikusarazi beharra dago”. Ildo beretik jo du David Berraondo filmaren ekoizleak, “film beharrezko” bat dela esan baitu. Bestalde, Olasagastik azpimarratu du borroka feministak Espainiako trantsizioaren garaian “boteretsuen eta zapalduen arteko desorekak” gainditzeko izan zuen “itxaropena” itzuli diola.
Filmaren inguruko eta proiektuarekin izan duen esperientziaren inguruko hitz batzuk eskaini dizkio Eneko Olasagastik IRUTXULOKO HITZAri: