Xabier Zufiriaren bertsoa
Hizkuntza enbor bihurtu duen
euskaldunon oasia;
sustraiak eta adar gazteak
lotzea du fantasia.
Jolas gisara hasi zutena
eta gaur egun bihurtu dena…
bi urteko gimnasia…
Euskal Herria ez da guztia
asuna eta sasia.
Denbora pasaz bere fruitua
ematen zaigu hasia;
ta hasieran zuen itxura,
aldrebes xamar eta hits hura,
zuhaitzera da hazia,
landatutako hazia.
Doinua: Izarren hautsa egun batean