Donostiarrak Gipuzkoako Batel Txapelketa irabazi du eta Arraun Lagunakek bigarren amaitu du
Aurreko asteburuan Gipuzkoako Batel Liga irabazi ostean, Donostiarra Arraun Elkarteak bigarren titulua eskuratu du astebeteko epean. Izan ere, donostiarrek Gizonezkoen Gipuzkoako Batel Txapelketa bereganatu zuten igandean, Pasai San Pedron euripean eginiko proban. Arraun Lagunakek, berriz, bigarren postua lortu zuen Emakumezkoen mailan, eta Donostiarrak laugarren amaitu zuen.
Txapelketarako sailkatze estropadak larunbatean izan ziren, eta maila bakoitzean sailkaturiko lau traineruak igandeko estropadan lehiatu ziren. Gizonei dagokienez, San Juanek, Zarautzek eta Oriok osatu zuten taula, ordena horretan. Emakumeen txandan, aldiz, Hibaikak irabazi zuen txapelketa, eta San Juan gelditu zen hirugarren.
Datorren astean, traineru donostiarrak Euskadiko Batel Txapelketan lehiatuko dira, Legution.