EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako Donostiako zerrenda aurkeztu du EH Bilduk. “Donostiarekin konprometitutako talde sendoa” osatu dutela azpimarratu du Reyes Carrere alkategaiak. Hauteskundeei begirako helburua, berriz, ondorengoa dela adierazi du: “Irabaztea, Donostiaren gaur egungo norabidea zuzendu eta desorekak gainditzeko, eta berriz ere udaletik donostiarren bizi-kalitatea helburu duten politikak garatzeko”.
2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 6 zinegotzi lortu zituen, eta hori berdintzea edo gainditzea dute helburu. Jarraian duzue 30 pertsonako zerrenda. Egungo udal taldetik errepikatzen dutenak bi baino ez dira:
01. Reyes Carrere
02. Markel Ormazabal
03. Olaia Duarte
04. Ricardo Burutaran
05. Garbiñe Alkiza
06. Zigor Etxeburua
07. Nerea Etxeberria
08. Jabier Estebanez ‘Gorri’
09. Elene Lopetegi
10. Iñigo Balda
11. Lur Gallastegi
12. Baleren Bakaikoa
13. Marian Esnaola
14. Aitzol Irazusta
15. Idoia Ibero
16. Jon Albizu
17. Ane Fernandez
18. Juanjo Perez ‘Beltza’
19. Ana Mondragon
20. Manex Ralla
21. Maria Teresa Arregi
22. Jon Lasa
23. Maddi Juanikorena
24. Joxean Berasategi
25. Mari Paz Casanova
26. Eneka Alvarez
27. Carlos Trenor
Ordezkoak hiru dira: Oier Lorente, Nora Garcia eta Unai Otxoa.