Ekaitz Ezkerra presoa aske utzi dute
Aske da Ekaitz Ezkerra preso donostiarra. Sei urteko espetxe zigorra bete ostean, atzo goizean atera zen Burgosko espetxetik. 2013ko apirilaren 30ean atxilotu zuten Ezkerra, Donostiako Askegunean, Segiko kide izatea leporatuta. Donostiarrarekin batera atxilotu zituzten Oier Lorente, Mikel Arretxe, Ekaitz Ibero, Egoi Alberdi eta Aitor Olaizola; Imanol Vicente eta Nahikari Otaegi epai berean zigortu zituzten.
Ezkerraren hainbat lagun eta senidek egin zioten harrera espetxearen atarian, “kalera, kalera” oihu artean. Preso ohiak euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko bandera astindu zuen irten eta berehala.
Gaur bat gehiago izango gara eta kartzeletan bahiturik #batgutxiago Ongi etorri Exkerra! #presoaketxera pic.twitter.com/azpjHqQMJW
— Andoni Gartzia (@AndoniGartzia) April 7, 2019