Gimnasia Erritmikoko Gizonezkoen Erreginaren Kopa irabazi du Donosti klubeko kide batek

Gimnasia Erritimikoko Gizonezkoen Erreginaren Kopa eta Oinarrizko Bakarkako Espainiako Txapelketa egin dituzte Guadalajarako Multiusos Jauregian, eta Donosti klubeko Unai Arrietak eta Sakoneta klubeko Eneko Lambeak osatutako EAEko taldea gailendu da Erreginaren Kopan.
Lehen aldiz hartu dute parte gizonezkoek horrelako txapelketa batean, eta Espainiako estatuko hamahiru autonomia erkidegotako taldeak egon ziren txapelketan. EAEko taldeak eskuratu zuen urrezko domina, Nafarroakoak zilarrezkoa eta Valentziakoak brontzezkoa.
Bestalde, Donosti klubeko zazpi kidek hartu zuten parte Oinarrizko Bakarkako Txapelketan: Lucia Parronek, June Marinek eta Noa Guedesek infantiletan; Paula Sagasetak eta Sara Beitiak kadeteetan; eta Maddi Alberdik eta Olaia Arostegik jubeniletan.