Udaberri Festa egin dute Amara Berrin, Gobernu Zibila Kultur Etxe plataformak antolatuta
Apirilaren 2, 4 eta 6an Udaberri Festa egin zuten Amara Berrin, Gobernu Zibila Kultur Etxe bihurtzearen alde. Auzoko biztanleen arteko harremana sustatzea zuen helburu egitasmoak, hainbat jarduera eginez.
Amara Berriko sorreraren argazkien, kultur ekipamenduen, eta hiria diseinatzeko umeen ikuspuntuaren inguruko solasaldia egin zuten apirilaren 2an; eta eskolak eta inguruneak euskaran duen eraginaren, auzotar berrien, eta auzoko arte eszeniko eta zinemaren inguruko solasaldia apirilaren 4an. Azken egunean, apirilaren 6an, festa egin zuten, musika, dantza, argazkiak eta guzti. Gobernu Zibilaren eraikina auzoko Kultur Etxea izatearen aldeko abestia ere egin zuten, Xabier Otaegik gidatuta.