Antso Jakitunaren hiribideko espaloia maiatzean hasiko dira egokitzen
Donostiako Udalak Antso Jakitunaren hiribideko atari bikoitien ardatza berrantolatzeko proiektua adjudikatu dio Campezo enpresari. 1,3 milioi eurokoa da kostua eta 10 hilabeteko epea izango dute lanak egiteko. Udalaren aurreikuspenen arabera, maiatzaren erdialdean hasiko dira obrekin.
Etxebizitza horietan bizi diren hainbat bizilagunek kexa bat aurkeztu dute udalean.