Heriotza jorratuko dute XXII. Ankulegi Antropologia Jardunaldietan
Antropologia heriotzaren aurrean XXII. Ankulegi Antropologia Jardunaldia egingo dute apirilaren 12an, Ankulegi Antropologia Elkarteak antolatuta. Urtero antolatzen du elkarteak jardunaldi hori, eta aurten, San Telmo Museoan ikusgai dagoen Heriotza erakusketarekin bat eginez, heriotzaren ingurukoa izatea erabaki dute.
9:00etan hasiko dute jardunaldia, eta 19:00ak arte iraungo du. Hainbat jarduera antolatu dituzte, eta edozein pertsonarentzat irekia izango da:
- 9:00: Ongietorria.
- 9:15: I. Panela.
- 10:45: Atsedena.
- 11:15: II. Panela eta III. Panela.
- 12:45: Hitzaldia (Marta Allue).
- 14:00: Bazkaria.
- 16:00: IV. Panela.
- 17:45: Atsedena.
- 18:00: Mahai ingurua.
Iazko jardunaldiek Soinuak, zaratak, musikak. Antropologia eta sonoritatea titulua izan zuten, eta antropologia eta sonoritatea landu zituzten luze eta zabal. Malagako Arkitekturako eskolako Ruben Alonsok Gaurko sormenak mahai-inguruan parte hartu zuen, eta San Telmo Museoak bideo batean jaso zuen bere hitzartzea.