Aste Nagusian Saguesen bost txosna jartzeko zozketa egingo dute
Donostiako Aste Nagusian Saguesen bost txosna jartzeko zozketa egingo du Donostiako Festakek, izena ematen duten hiriko irabazi asmorik gabeko elkarteen artean. Kultur elkarteek, kirol elkarteek, aisialdi elkarteek eta elkarte sozialek ahal izango dute parte hartu zozketan. Elkarteek Donostia Festakek Konstituzio plazan duen bulegoan eman beharko dute izena, eta maiatzaren 2ko 13:30ean bukatuko da epea.
Antolatzaileek azaldu dutenez, abuztuaren 10etik 17ra Saguesen “jai giroa” sortzea da bost txosna horiek jartzearen helburua, eta zozketa fede-emaile publikoaren aurrean egingo dute. Zozketa prozesuaren oinarri guztiak Donostia Kulturaren webgunean kontsultatu daitezke.