Buster Keaton omenduko dute Euskadiko Filmategiaren emanaldietan
Apiriletik ekainera egingo dituzte zinema emanaldiak, Tabakalerako 1 zinema aretoan eta Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean, 19:00etan. Hiru ardatz nagusi izango ditu egitarauak: Batetik, Buste Keaton aktore nagusi, zuzendari edo zuzendarikide duten zortzi film luze eta beste horrenbeste labur proiektatuko dituzte. Bestetik, Peter Bogdanovich zinemagilearen The Great Buster (2018) dokumentala estreinatuko dute Euskal Herrian. Azkenik, Juan Mari Arzak ere omenduko dute, bere film gustukoena, Babettes Gaestebud (1987) proiektatuz. Bestalde, emanaldi batzuetan zuzeneko musika ere egongo da.
Hona Tabakalerako egitarau osoa:
Apirilaren 13a:
- The Navigator (Donald Crisp, Buster Keaton, 1924).
Apirilaren 18a:
- The High Sign (Buster Keaton, Eddie Cline, 1920).
- The Paleface (Buster Keaton, Eddie Cline, 1921).
- The Play House (Buster Keaton, Eddie Cline, 1921).
- Cops (Buster Keaton, Eddie Cline, 1922).
Apirilaren 25a:
- Our Hospitality (Buster Keaton, Jack Blystone, 1923).
Maiatzaren 2a:
- The Great Buster (Peter Bogdanovich, 2018).
Maiatzaren 6a:
- Master class: El Proyecto Keaton: las restauraciones de la Cineteca de Bolonia.
- Sherlock JR (Buster Keaton, 1924).
Maiatzaren 9a:
- Neighbors (Buster Keaton, Eddie Cline, 1920).
- The Goat (Buster Keaton, Malcolm St. Clair, 1921).
- The Frozen North (Buster Keaton, Eddie Cline, 1922).
Maiatzaren 16a:
- Seven Chances (Buster Keaton, 1925).
Maiatzaren 23a:
- Go West (Buster Keaton, 1925).
Maiatzaren 30a:
- The General (Buster Keaton, Clyde Bruckman, 1926).
Ekainaren 6a:
- One Week (Buster Keaton, Eddie Cline, 1920).
- Sherlock JR. (Buster Keaton, 1924).
Ekainaren 13a:
- Babettes Gaestebud (Gabriel Axel, 1987).
Ekainaren 20a:
- Battling Burler (Buster Keaton, 1926).
Ekainaren 27a:
- El heroe del rio (Buster Keaton, Charles Reisner, 1928).