"Emakumeentzako* autodefentsa fisiko tailerra" antolatu du EMAK taldeak
EMAK emakume kirolarien talde feministak antolatuta, “Emakumeentzako* autodefentsa fisiko tailerra” egingo dute maiatzeko larunbatetan. Ikastaroa lau egunetan banatuko dute, hilaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, eta Anoeta pasealekuko Donostiako borroka arteetarako udal aretoan izango da. Larunbatero, 10:30ean hasiko da saioa eta 12:00etan amaituko da. Izen ematea berdintasuna@donostia.eus helbide elektronikoan eta 943 483 470 telefonora deituz egin daiteke, eta apirilaren 26an amaituko da epea.
Euren bizitzetan “emakumeek*” jasaten dituzten indarkeria matxista mota guztiei aurre egiteko antolatu dute ikastaroa. “Indarkeria horiek jasateari utzi nahi diogu, eta gure burua defendatzeko tresnak eduki nahi ditugu”, baieztatu dute antolatzaileek. Horretarako, antolatu duten lantegia “tresna ona” dela gaineratu dute. “Ahalduntze lantegi bat” izango dela azaldu dute, autodefentsa feminista eta judoko teknikak nahasiko dituena. “Gorputz ahuletatik ez, gorputz ahaldunduetatik abiatzen diren teknika fisikoak landu nahi ditugu”, adierazi dute EMAK taldekoek.