Garai berriak Infernuarentzat?
Udalak Ibaetako eremua guztiz eraberritzeko plana onartu du. Desagertzear dagoen guneak, ordea, bizitza eta iragan propioak mantentzen ditu oraindik.
Urteetan zehar ahazturik mantendu den arren, Infernua aktualitate biziko gunea bilakatu da azken egunetan, oso bestelakoak diren bi arrazoirengatik: udalbatzak eremua eraldatzeko onartu duen plana, batetik, eta bere bikotekide ohiaren aurka gizon batek Zubiberri bidean pizturiko sutea, bestetik. Eraso matxista horren ondorioz, 49 gizon batek bizia galdu zuen.
Albisteak albiste, Ibaetako eremuak bere bizia egiten jarraitu du, orain arte bezala eta etorri daitekeenaren zain. IRUTXULOKO HITZAk Infernuaren historia errepasatu du, besteak beste, bere izen bereziaren jatorria zein izan daitekeen jakiteko. Erreportaje osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.