Herrien arteko besarkada egingo dute larunbatean Egiako parkean
G7 Ez! eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformek herrien, pertsonen eta Giza Eskubideen besarkada egingo dute larunbatean, 13:30ean, Egiako parkean. M5 mugimenduaren barruan kokatzen den ekimen honek gizatasuna aldarrikatu eta Europara heltzen diren migratzaileentzako harrera duina exijitzea izango du helburu.
M5 egitasmoa kontinenteko gobernuen eta Europar Batasunaren migrazio-politikak salatzeko sortu da, eta bere izena maiatzaren 5erako deitu duten ekintzatik datorkio. Egun horretarako, Europako hainbat herrietako plazetan bildu eta elkar besarkatzera deitu dituzte herritarrak.