Santa Klarako itsasargia uda ostean hustuko dute
Donostiako Udala eta Pasaiako Portu Agintaritza akordio batera iritsi dira Santa Klarako itsasargiaren eraikina egokitzeko. 30 urteko lizentzia adostu dute, eta beste 5 urtez luzatu daiteke. Itsasargia uda ostean birgaitzen hasiko dira, han Cristina Iglesiasen eskultura jartzeko.
2017ko apirilean aurkeztu zuten proiektua, eta iazko abuztuan eskatu zion eraikinaren lagapena udalak Portu Agintaritzari. Hilabete asko pasa dira ordutik, eta horrek egitasmoa atzeratu du. Hain zuzen ere, hori da arrazoia eraikinean lanak uda pasata egiteko.
Iglesiasen eskulturaren maketa iazko azaroan aurkeztu zuen udalak.