Korrikaren etorrera ospatzeko erromeria egingo dute Parte Zaharrean
Parte Zaharrean euskal dantza tradizionalen erromeria egingo dute Korrikaren etorrera ospatzeko, bihar, 19:00etatik aurrera. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolak antolatuta dute.
Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Nora Garzia eta Jone Murua animatzaileen laguntzaz.