Maita dezagun ondo tokiko prentsa
'Maita dezagun ondo’ moskeo kanpaina egin dugu hilabetez, maite gaituzuen horiek ondo maitatzeko pausoa eman eta HITZAkideak biltzeko helburuarekin
Argi esan dugu egilerik gabeko ikus-entzunezkoan: asko maitatu baino, maita dezagun ondo. Dagoeneko egileoi aurpegi jar diezaiokezue; gu guztiok baikaude ikus-entzunezkoaren atzean: Irutxuloko Hitza, Oarsoaldeko Hitza, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza, Goierriko Hitza eta Urola-Kostako Hitza.
Ondo maitatzearen aldeko aldarria egin dugu, bai. Asko maitatzea, izatekotan, kuantitatiboki izan daiteke aberatsa. Miren Amurizak 2016ko azaroaren 30ean Berria-n zioen bezala: “Maitatzea gradu bat da bere horretan; maite duzu edo ez. Ala inor maitatu daiteke gutxi? Beraz, kontua ez da zenbat, baizik eta nola”.
Ohartzen gara askok eta askok, asko maite gaituzuela: gure aldeko aldarria egiten duzue 160 karakteretan, estimatzen duzue festen kontakizuna argazkitan egitea, gustuko duzue kalean gurutzatzen duzuen bizilagunaren iritzia gure orrietara ekartzea, parte zareten elkartearen berri ematea, Donostiako kontuen euskalwikipedia izatea… maitatuak sentitzen gara.
Baina asko maitatzetik ondo maitatzerako urratsa ez duzue maite gaituzuen guztiok egiten. Amurizak argi zioen:“Ondo maitatzea zaintzea da, ez itotzea; onartzea, ez aldaraztea, ez idealizatzea; bestearekin kritikoa izatea da, ez epaitzea; hobetu dezan motibatzea, ez eskasa dela sentiaraztea…”. Bada, eman pausoa eta zaindu gaitzaizue.
Maita gaitzaizue ondo, egin HITZAkide!
Ondo maitatzeko modurik zintzoena HITZAkide egitea da, gure aterpean ostatu hartzea. Guk, ordainetan, tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik kontatzeko konpromisoari heldu eta gure herrietako edukia hainbat euskarritan emango dizuegu: paperean, izan egunkarian edota aldizkarian; eta Internet bidez, webgunean eta sare sozialetan argitaratuta. Tokiko informazioa modu gertukoan jaso nahi baduzu, egin urratsa eta egin zaitez HITZAkide.
Horretarako hiru bide daude eta horietatik bi, norbanako erabiltzaileei zuzenduta daude. HITZAkide figurak Interneteko kontsumitzaileak hartzen ditu kontuan.
• HITZAkidea: 50 euro ordainduta prentsa eskaintza PDFan jasoko duzu, albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera izango duzu, azala zure neurrira jarri ahal izango duzu, albisteak artxibatu ahal izango dituzu, HITZAkide txartela izango duzu (zozketetan parte hartzeko, hainbat saltokitan eskaintza bereziak izateko eta gure dendan deskontuak lortzeko) eta, nola ez, proiektua indartzen lagunduko duzu. Izan HITZAkide!
Baina Internetez ez ezik, papereko edukia kontsumitzen duenentzako ere badago eskaintza.
• HITZAkide harpideduna: 77 euro ordainduta, HITZAkideen abantaila guztiez gain, prentsa eskaintza osoa etxean eta PDF formatuan jasoko duzu. Ostiralero jasoko duzu Irutxuloko Hitza astekaria, Gipuzkoako Hitzarekin batera. Bi aukera horiez gain, herriko merkatari eta komertzianteei begirako eskaintza ere badu HITZAkidek. Izan HITZAkide harpideduna!
• Hitzakide iragarlea: 77 euro ordainduta, HITZAkide harpidedunen abantailez gain, publizitaterako tratu bereziak izango dituzu. Izan HITZAkide iragarlea!
Bertako produktuen zozketaren irabazleak:
Maita dezagun ondo kanpainan zehar hiru zozketa izan ditugu martxan Maitadezagunondo.eus webgunean. Bertako produktuak jarri ditugu zozketan eta sari horien irabazleak ondorengoak izan dira:
1 · Lehenengo saria (Zuberoan otordua, Orduña Spa eta Iztueta otarra) · Avelina Mauleon Garziandia (Etxarri Aranatz)
2· Bigarren saria (Gandariasen otordua, Areatza Spa eta Lakari saskia) · Nerea Urdangarin (Orio)
3· Hirugarren saria (Mahala saskia) · Haizea Bernedo Osa (Ondarroa)