Mintzalaguna egitasmoaren 25. urteurrena ospatu du Bagerak bere kilometroan
Bagera elkarteak Grosen egin du Korrikako bere kilometroa, eta bere kideek Mintzalaguna egitasmoaren 25. urteurrena izan dute hizpide lasterraldian zehar. Izan ere, Carmen Urretabizkaiak eta Ander Trigosek, programako bi lagunek, egitasmoak urte guzti hauetan zehar izan dituzten bidelagun guztien omenez eraman dute lekukoa.