Reala eta Eibar Europarako azken trena hartzeko lehiatuko dira
Puntu bakarreko tartearekin, Reala eta Eibar bata bestearen aurka lehiatuko dira igandean Anoetan, Europarako trena hartzeko azken aukera izan daitekeen jardunaldian. Izan ere, denboraldia bere amaierara iristen ari da, eta bi talde euskaldunak Europako postuetatik sei eta zazpi puntura daude, hurrenez hurren. Imanol Alguacilen mutilek denboraldia behar bezala bukatzea bilatuko dute hemendik aurrera, euren jokoan orain arte topatu ez duten egonkortasuna lortu nahian.
Neskei dagokienez, Realak Valentzia jasoko du Zubietan astebeteko atsedenaldiaren ostean. Ligako datozen jardunaldietan sentsazio onak areagotzeko ahalegina egingo dute donostiarrek, maiatzaren 26an Granadan jokatuko duten kopako finalari begira.
Eskubaloian, berriz, Bera Bera Elxen aurka neurtuko da Bidebietan, azken hiru partidetatik bi galdu ondoren. Imanol Alguacilen neskak hirugarren sailkatua garaitzen ahaleginduko dira, ligako burua berreskuratzeko asmo garbiarekin.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek play offetako final-laurdeneko bigarren norgehiagoka jokatuko du Cadi La Seuren aurka, huts egiteko aukerarik gabe. Galduz gero, donostiarrak txapelketatik kanpo geratuko lirateke. Gipuzkoa Basketek, berriz, azken asteetan lorturiko emaitza onei jarraipena ematea bilatuko du Manresaren aurka, kategoria mantentzearen ametsak bizirik jarrai dezan.
Hockeyan, azkenik, Realak Bartzelonarako bidaia egingo du, aurreko asteko porrot gogorrari buelta eman eta hiru puntuak Donostiara ekartzeko helburuarekin.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 27. jardunaldia
-
Reala – Valentzia (Igandea, 11:30)
Gizonezkoen lehen maila, 32. jardunaldia
-
Reala – Eibar (Igandea, 16:30)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 22. jardunaldia
- Bera Bera – Elx (Larunbata, 18:00)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, play offetako final-laurdena
-
Ibaeta Basket – Cadi La Seu (Igandea, 12:00)
ACB liga, 27. jardunaldia
-
Manresa – Gipuzkoa Basket (Larunbata, 20:30)
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 17. jardunaldia
- Terrasa – Reala (Larunbata, 13:00)