Txillardegiren bilobek Korrikaren lekukoa hartu dute Grosen
Korrika Donostiatik igaro da ostiralean, milaka herritarren bultzadarekin eta auzoz auzo une ederrak utziz. Horietako bat, berezienetarikoa, Grosen gertatu da, Txillardegiren bost bilobek lasterraldiaren lekukoa hartu dutenean. Eñautek, Enekak, Garazik, Mauriñek eta Manexek euskararen alde egin dute korrika, eta Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena jartzeko aldarrikapena jantzi dute euren kamisetetan. Txillardegi Liburutegia Kultur Ekimenak eraikin horretan jarri zuen plaka inprimatu dute elastikoetan.