Koldo Soret musikariak hartu du lekukoa Intxaurrondon
Intxaurrondon buelta ederra eman du 21. Korrikak, eta auzoko hainbat eragilek hartu dute lekukoa. Intxaurrondo Ikastolaren izenean, hiriko musikari ezagun batek hartu du lekukoa, Niña Coyote & Chico Tornado taldeko Koldo Soret musikariak, hain zuzen. Musikaria ikastolako ikasle ohia da, eta berak egin du ikastolaren 50. urteurreneko abestia. Berarekin batera joan dira Lurdes Urdanpileta guraso ohia eta ikasle bat.