Diego Galan Zinemaldiko zuzendari ohia zendu da

Diego Galan zinema kritikaria eta Zinemaldiko zuzendari ohia hil egin da 72 urterekin. Zinema jaialdiak eman du albistea bere Twitter kontuan, Jose Luis Rebordinos egungo zuzendariaren mezu batekin: “Diego Galan hil da, zinemazale porrokatua, gure jaialdiaren historia ulertzeko ezinbestekoa dena. Goian bego. Besarkada handi bat bere maitatuei”.
Galanek bi epe desberdinetan zuzendu zuen Zinemaldia, 1986tik 1989ra bitarte eta 1995etik 2000ra.