Final-laurdeneko kanporaketa berdintzea lortu du Ibaeta Basketek

Ligako play offetako final-laurdeneko lehen partida galdu ostean, Azu Muguruzaren neskek kanporaketa berdintzea lortu Gascan Cadi La Seuren aurka. Finalerdietarako pasea, hortaz, asteazkeneko partidan jokatuko du Ibaeta Basketek, 20:00etan, Herrialde Katalanetan.
Gipuzkoa Basket, berriz, ezin izan zen Manresaren kontra gailendu, baina donostiarrek kategoria mantentzeko aukerak dauzkate oraindik, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinek kopako 3. eta 4. postuetarako lehia irabazi zuen Valdemororen aurka, eta eskubaloian, Bera Berak garaipen berri bat lortu zuen, ligako lehen postua gertu izaten jarraitzeko.
Futbolean, Realeko neskek garaipen sendoa lortu zuten Zubietan Valentziaren aurka, sei eta hutseko emaitzarekin. Gizonek, berriz, puntu bakarra eskuratu zuten Eibarren aurkako derbian.
Hockeyan, azkenik, Realak Terrasaren aurka berdindu zuen Bartzelonan.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, play offetako final-laurdena
-
Ibaeta Basket 62 – 56 Cadi La Seu
ACB liga, 27. jardunaldia
-
Manresa 84 – 74 Gipuzkoa Basket
IZOTZ HOCKEYA
Erreginaren kopa, 3. eta 4. postuetarako finala
- Txuri Urdin 2 – 0 Valdemoro
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 22. jardunaldia
- Bera Bera 30 – 22 Elx
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 17. jardunaldia
- Terrasa 2 – 2 Reala
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 27. jardunaldia
-
Reala 6 – 0 Valentzia
Gizonezkoen lehen maila, 32. jardunaldia
-
Reala 1 – 1 Eibar