Liga titulua irabazi eta lehen mailarako igoera lortu du Salto Bera Berak
(Argazkia: Bera Bera) 13 urteko historiarekin, Salto Bera Bera taldeak bere lehen titulua lortu du, CAIren aurka bigarren mailako play offetako finala irabazi ostean. Gauzak horrela, gurpil-aulki gaineko saskibaloia taldeak lehenengo mailan jokatuko du datorren denboraldia.
Final-laurdenean Granadaren kontra gailendu ziren donostiarrak, eta finalean, berriz, denboraldi osoan zehar partida bat bera ere galdu ez zuen CAI garaitzea lortu zuen Salto Bera Berak, 51-46ko emaitzarekin.


