'"Fake News"-ak ez dira atzo goizekoak' liburua aurkeztu du Fito Rodriguezek
Fito Rodriguez idazleak “Fake News”-ak, ez dira atzo goizekoak saiakera liburua aurkeztu du Groseko Pandora tabernan. Donostian finkaturiko gasteiztarraren hamabosgarren saiakera lana da, eta Utriusque Vasconiae argitaletxeko Jokin Apalategiren eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendariaren laguntzarekin egin du bere aurkezpena.
Bibliografia sakoneko lan honek, besteak beste, egiari eta surrealismo buruz hitz egiten duela azaldu du Rodriguezek, fokua azkenaldian protagonismo nabarmena lortu duen Fake News-en kontzeptuan jarrita. Bere hitzartzean, zurrumurruak eta gezurrak historia osoan zehar existitu direla eta egiarena “gudu zelai bat” dela zehaztu du idazleak, egia eraikitzen den zerbait dela azpimarratuz.