Hamarnaka pertsona hurbildu dira Gipuzkoa plazara, Liburuaren Egunaz gozatzeko
Nazioarteko Liburuaren Eguna dela eta, liburu postuak jarri dituzte Gipuzkoa plazan, eta hainbat pertsona bertaratu dira liburuak erostera, giroan murgiltzera eta antolatutako jardueretaz gozatzera.
Hara eta hona ibili dira goiz guztian zehar liburuzaleak plazan, eta giro polita sortu da. Txikiek Maite Arreseren yogipuinekin disfrutatu dute, yoga eta ipuinak uztartuz.
Eneko Goia Donostiako alkatea eta Ramon Saizarbitoria idazlea ere han izan dira, Saizarbitoriaren Egunero hasten delako liburuaren irakurketa aurkezten.