'Patria' telesailaren manifestazio batek Parte Zaharrean zebilen jendea harritu du
Fernando Aranburu idazlearen Patria liburuan oinarritutako izen bereko telesaila Donostian grabatzen ari dira, Aitor Gabilondo gidoilari eta ekoizlearen HBO katearen eskutik. Parte Zaharrean zebilen jendea ezustean harrapatu du grabazioak gaur, beste garai bateko manifestazio bat egin baitute. Manifestazioan, “Gora ETA militarra!” eta “Zuek, faxistak, zarete terroristak” oihuak entzun dira, Donostiako Parte Zaharra telebista plato bihurtuz.
Manifestazioaz gain, Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreak ere Parte Zaharrean izan dira, Portu kaleko kafetegi batean hainbat eszena grabatzen. Bestalde, telesaila Donostian, Soraluzen, Elgoibarren eta Madrilen grabatzen ari dira, eta Loreto Mauleon, Susana Abaitua, Mikel Laskurain, Jose Ramon Soroiz, Eneko Sagardoy, Iñigo Aranbarri eta Jon Olivares aktoreek ere parte hartuko dute.