Udako kirol ikastaroetarako 5.000 plazatik gora eskainiko dituzte
Maiatzean bukatuko dira Donostiako Kirol Ekintzak kanpainako kirol ikastaroak, baina maiatzaren 2an irekiko dute udako ikastaroetan izena emateko epea. Guztira 5.000 plaza baino gehiago eskainiko dituzte, eta ekainaren 3an hasiko dira ikastaroak.
Udako 322 kirol ikastaro antolatu dituzte hiriko udal kiroldegi desberdinetan, eta mota guztietakoak izango dira: Aerobika, latinzumba, GAP-a eta TRX-a, besteak beste. Donostia Kirolaren webgunean eman daiteke izena, eta baita ikastaro bakoitzaren informazio zehatza lortu ere. Bestalde, Donostia Kirolaren bulegoetan eta udal kiroldegietan ere eman daiteke izena ikastaroetan.