Bera Berak seigarrenez irabazi du kopa
Talde donostiarrak kopa irabazi du aurten, seigarren aldiz jarraian. (Argazkia: Bera Bera) Seigarren aldiz irabazi du Espainiako Kopa Bera Bera eskubaloi taldeak. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokaturiko finalean, 30 eta 17 hartu dute mendean Valladolid. Zortzigarrenez jarraian jokatu du finala Donostiako taldeak.
Kopako txapeldunak!!!! pic.twitter.com/bl8knhXC3M
— SUPER AMARA BeraBera (@BalonmaBeraBera) April 28, 2019
Ostiralean Rocasa kostata gainditu ondoren final laurdenetan (25 eta 23), atzo, Gijon hartu zuten mendean finalerdietan (23 eta 16).


