Apirilaren 28ko hauteskundeen eguneko kronika
EAJk lortu du boto gehien Donostian, eta parte hartzeak nabarmen egin du gora. PSOEk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak.
PSOEk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak. Donostian EAJk lortu du boto gehien. Hona hemen, zenbaketa osoaren emaitzak: 1. EAJ (30.922) 2. PSE-EE (23.324) 3. Elkarrekin Podemos (19.802) 4. EH Bildu (16.740) 5. PP (9.263) 6. Cs (5.085) 7. Vox (3.016). Parte hartzea %75,18koa izan da, 2016ko hauteskundeetan baino %6,7 gehiago. Hego Euskal Herriko datuei dagokienez, jeltzaleek lortu dituzte eserleku gehien.
Gora egin du
Nabarmen hazi da Donostian eta Gipuzkoan. Baita Hego Euskal Herrian eta estatuan ere. Arratsaldeko datuen arabera, %7,95 –ia 8 puntu– igo da 2016ko hauteskundeekin alderatuta. Hain zuzen ere, 18:00ak bitarte 83.088 (%61,63) donostiarrek eman dute botoa. Hego Euskal Herriko datuei dagokienez, 9 puntu igo da eta Gipuzkoan hazi da gehien: %10,3 gehiago. Eguerdiko parte hartze datuen goranzko joera mantendu da arratsaldean. 14:00etarako 6,39% igo da Donostian, 2016ko hauteskundeekin konparatuta. Zehazki, %43,70ak (64.434 boto) parte hartu du eguerdia baino lehen. Gipuzkoan %42,8a izan da parte hartzea –7 puntu gehiago–, Hego Euskal Herrian %5 baino gehiago hazi da, eta estatuan %41,49ak eman du botoa –%4,5 gehiago–.
Pertsona bat zendu da
Hauteskunde egunak ezbehar bat izan du Donostian. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezko bat hil da botoa ematera joan denean. Ezbeharra, Ibaetako EHUren Zuzenbide Fakultatean gertatu da 14:45ean. Arrazoi naturalengatik zendu dela adierazi dute.
Kongresu eta Senaturako hautagai donostiarrak botoa ematen ari dira:
.@OlaiaDuarte.k, Senaturako @ehbildu.ren bigarrena Gipuzkoatik, botoa eman du Gros auzoan, Catalunya plazan. #28A #erabaki #ParaAvanzar pic.twitter.com/8JhbcXlX2j
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) April 28, 2019
Ya voté en San Sebastián, en una jornada histórica, con ilusión y confianza. pic.twitter.com/9EXUlU5u3z
— Odón Elorza (@odonelorza2011) April 28, 2019
El candidato al #Congreso por #Gipuzkoa @iarcauz #28A#EleccionesGenerales28Abril pic.twitter.com/wzNYDoOzbd
— cope_euskadi (@copeeuskadi) April 28, 2019
.@aitoribero1.k, Senaturako @ehbildu.ren hirugarrena Gipuzkoatik, botoa eman du Egian, Aitor Ikastolan. #28A #erabaki #ParaAvanzar pic.twitter.com/omqM4Jsv8y
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) April 28, 2019
Donostiako Udal Hauteskundeetako alkategaiak ere ari dira botoa ematen:
Eneko Goiak, EAJren alkategaiak, Jesuitinasen hauteslekuan eman du botoa 11:30ean.
Reyes Carrere EH Bilduren alkategaiak Ategorrietan eman du botoa 12:15ean.
Emozioz betetako botoak @ehbildu #erabaki #ParaAvanzar pic.twitter.com/b4fsHqHoCO
— Reyes Carrere (@ReyesCarrere) April 28, 2019
147.441 donostiar
Donostiako Udalak emandako datuen arabera, 147.441 dira botoa eman dezaketen donostiarrak –2018ko abenduaren 30ean itxitako hautesle-zerrendak aintzat hartuta–. Donostiako hautesleak 143 sekziotan banaturik daude, eta, era berean, 36 hauteskunde-eskolatan jarri diren 184 mahaitan. Orokorrean, berriz, 36 milioi lagun deituta daude botoa ematera; horien artean, 2,3 milioi euskal herritar. Goizeko 9:00etan ireki dira hauteslekuak eta 20:00ak arte eman daiteke botoa.
Azken bi hauteskundeen emaitzak
Aurreko legealdiaren bukaeran, bi hauteskunde orokor jarraian egon ziren; lehena 2015ean eta, alderdiak gobernua osatzeko ados jarri ez zirenez, bigarrena 2016an izan zen. 2015eko hauteskundeetan, bozkatzera deituta zeuden donostiarren %72,47ak eman zuen botoa, eta Podemos-Ahal Dugu alderdia gailendu zen, bozen %25,95arekin (27. 478 boto). EAJ izan zen bigarrena bozen %21,62a eskuratuz (22.890 boto), PSE-EE hirugarrena bozen %14,23arekin (15.062 boto), PP alderdiak bozen %13,99a lortu zuen (14.812 boto), eta EH Bilduk bozen %13,67a eskuratu zuen (14.476 boto).
2016ko hauteskunde orokorretako berritasun nagusia, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Batua (EB-IU) eta Equo alderdiek osatu zuten koalizioa izan zen. Bestalde, PPk gora egin zuen Donostian, PSE-EEk baino boto gehiago eskuratuz, eta parte-hartzea jaitsi egin zen, bozkatzera deituta zeuden donostiarren %68,48ak bozkatu baitzuen. Aipatu koalizioa gailendu zen hauteskunde horietan, bozen %28,53arekin (28.354 boto). Hau da, Podemos-Ahal Dugu alderdiak aurreko hauteskundeetan bakarrik aurkeztuta baino 876 boto gehiago lortu zituen koalizioak, nahiz eta 2015ean Ezker Batuak 3.296 boto lortu. Bestalde, EAJ izan zen Donostiako bigarren alderdia berriz ere, bozen %21,64a eskuratuz (21.512 boto), PPk izan zen hurrengo alderdi bozkatuena bozen %15,65arekin (15.555 boto), PSE-EE izan zen laugarrena bozen %15,53 lortuz (15.439 boto), eta EH Bildu gelditu zen bosgarren bozen %12,12arekin (12.044 boto).