AB Krosan korrika egiteko entrenamenduak egingo dituzte Amara Berrin
Maiatzaren 25ean VI. AB Krosa egingo dute Amara Berrin, eta lasterketa herrikoirako prestatzeko helburuarekin, auzoan entrenamendu irekiak egingo dituzte maiatzaren 6tik aurrera. Astelehenero egingo dute korrika, Ferrerias plazako Ilunki elkartetik abiatuta, krosaren ibilbidean zehar.
Horrez gain, bi egunean behin, berriro ere bilduko dira auzoan korrika egiteko, intentsitate eta distantzia ezberdineko entrenamenduak tartekatuz. Egun bakoitzean egingo dituzten ariketekin egutegi bat osatu dute lasterketaren antolatzaileek, eta entrenamendu bakoitza merendola batekin amaituko dutela jakinarazi dute.
Lasterketaren egunean, parte-hartzaileek hiru edo sei kilometroko ibilbidea egiteko aukera izango dute. Izena emateko epea zabalik da jada www.herrikrossa.eus webgunean.