Xomorro taldeak zirku udalekuak antolatuko ditu beste urtebetez Egiako parkean
Iazko udaran lehen aldiz eginiko zirku tailerra berriro ere antolatuko du Xomorro taldeak uztailean, Egiako parkean. Bost egunetan zehar zirkuko hainbat diziplina ezagutzeko aukera eskainiko dute udalekuek, talde-lana, jolasa eta sormena oinarritzat hartuta.
Tailerrak goizetan egingo dituzte, 9:30etik 13:30era, parte-hartzaileen adinaren arabera antolaturiko bi astetan zehar. Lehenengoan (uztailaren 1etik 5era), 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako haurrek hartu ahal izango dute parte, eta bigarrena (uztailaren 8tik 12ra), berriz, 2003 eta 2006 urteen artean jaiotakoentzat egingo dute.
Udalekuetarako izen ematea 85 eurokoa da eta esteka honetan egin daiteke.