M1 Langileontzat plataformak sozialismoa eraikitzeko deia egin du
Ehunka lagunek parte hartu dute M1 Langileontzat plataformaren manifestazioan. 13:00etan abiatu da Bulebarretik eta Parte Zaharreko kaleetan barrena ibili dira. Gedar langile kazetak eman du albistearen berri –argazki galeria ikus daiteke–.
Azken hilabetean jarduera ugari egin ditu plataformak Gipuzkoako hainbat txokotan. Egitarauari bukaera emateko egin dute martxa Donostian. Langile borroka aldarrikatu eta sozialismoa eraikitzeko deia egin dute. Era berean, M1 Langileontzat plataformak “klase independentziaren eta langile boterearen eraikuntzaren” aldeko aldarria kaleratu du.