Ubikeko langileak kalera atera dira Maiatzaren Lehenean
Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko langileek bat egin dute ELA sindikatuak Langileen Nazioarteko Egunerako Bilbon deitutako manifestazioarekin. Bitartekariek 131 egun daramatzate greban, eta Leire Ubeun bitartekariak egoeraren balorazioa egin du. Atzo, apirilaren 30ean, Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiarekin bilera egin zutela azaldu du, Sedena enpresa azpikontratatuaren eta bitartekarien arteko negoziaketan “gaur egun dagoen blokeoa mugiarazteko”.
Era berean, Ubeunek borrokan ari diren langileen eta ez daudenen arteko konexioaren eta elkarrenganako babesaren garrantzia nabarmendu du.