Frantziako ikasle talde batekin jarduerak egingo dituzte Lauaizetako ikasleek
Frantziako 27 ikasleko talde bat jasoko dute Lauaizeta ikastolan datorren astean, eta hainbat jarduera egingo dituzte. Lauaizeta ikastolak urtero egiten du truke hau, ikasleak motibatzeko, beste hizkutza bat ikasteko, estrategia komunikatiboak bereganatzeko eta kultura desberdin bat ezagutzeko helburuarekin. Eramus + KA101 proiektuaren barruan kokatzen da trukea, eta proiektuaren helburua Europako Hezkuntza Sistemak alderatzea eta ondorioak ateratzea da. Honako jarduerak egingo dituzte datorren astean:
- Astelehena, maiatzak 6: Arratsaldean iritsiko dira ikasle frantsesak Donostiara.
- Asteartea, maiatzak 7: Oroimen Historiko Ibilbidea egingo dute frantsesek, eta udaletxean elkartuko dira Lauaizetako ikasleekin.
- Asteazkena, maiatzak 8: Bilboko Guggenheim museora joango dira Lauaizetako 4. mailako ikasleekin.
- Osteguna, maiatzak 9: Zugarramurdi eta Elizondora bisita. 3. mailako ikasleek kontzertu bat emango dute han Leitza, Doneztebe eta Lekaroz ikastetxeko beste ikasleekin batera.
- Ostirala, maiatzak 10: Lauaizetan egongo dira denak, eta klase batzuk eman eta gero danborrada joko dute Frantziako ikasleek Lauaizetakoekin batera.
- Asteburua familiarekin igaroko dute, eta Frantziara itzuliko dira astelehenean.