Atzean zuloa: 'Euskararen Talibana'
Sarean da Atzean Zuloa Youtubeko kanalaren bideo berri bat: Euskararen Talibana. Jone da bideo berriaren protagonista eta bere burua honela aurkezten du: “Ni Jone naiz; ahobizi naiz eta ahobizi hilko naiz”. Oso serio hartzen du euskararekiko konpromisoa, eta biziki haserretzen da jendearen jarrerarekin.
Martxoan hasi zen kanala berriro ere bideoak igotzen, hainbat hilabeteko etenaldiaren ondoren. Femilistoa, Gazte zaharrunoa eta Kosmopaletoa bideoak igo ditu azken asteetan.
Euskara taliban berria
— Atzean Zuloa (@AtzeanZuloa) May 3, 2019
Ni Jone naiz, ahobizi naiz eta ahobizi hilko naiz. Ni naiz esperimentua serio hartu duen bakarra???!#atzeanzuloa #euskaraldia pic.twitter.com/iuEtH1xh4u