Danborrada berrientzako izen-emate epea ireki dute
2020. urtean danborrada berri bat sortu nahi duten Donostiako elkarteentzako izena emateko epea ireki zuten atzo, maiatzak 2, eta hilaren 31era arte egongo da zabalik. Parte Zaharrean eta Erdialdean ezingo da danborrada berririk sortzeko eskaerarik egin, eta irteera orduak mugatuak dituzten auzoetan libre dauden orduetan egin beharko dira eskaerak.
Danborrada berri bat sortzeko, izen-emate fitxa, danborradaren osaketa fitxa eta elkartearen estatutuak entregatu beharko dira. Eskaera orria eta argibideak Donostia Festakeko bulegoan edo Donostia Kulturaren webgunean eskuratu daitezke.