Amara Berri, Jane Jacobsen begiradapean
Nor da Jane Jacobs? AEBetako aktibista soziopolitikoa eta pentsatzaile urbanista bat izan zen. Bere lanik ezagunena da The Great Death and Life of American Cities (1961). Lan horretan 1950eko hamarkadako Ameriketako Estatu Batuetan egindako hirigintza planak gogor kritikatu zituen, espazio publikoak arriskuan jartzen zirelako.
Munduko hainbat hiritan haren omenezko irteerak egiten dira Jane Jacobsen jaiotzaren urtemugan: horiek dira Janen ibilaldiak. Donostian Impact Hub taldeak egiten ditu ibilaldi hauek. Aurtengoa jada zortzigarrena izan da. Egia, Parte Zaharra, Loiola, Amara, Altza, Gros eta Añorga egin dituzte aurretik. Aurten Amara Berrin izan dira.
Ibilaldi hauetan auzoak beste modu batean ezagutzeko aukera izaten dute parte hartzaileek. Victor Aspe eta Alvaro E. Olaiz arkitektoek dinamizatu ohi dute irteera, eta aztertzen duten auzoko eragileak eta bizilagunak ere animatzen dituzte bertan parte hartzera.
Auzoak ikuspegi kritiko batetik aztertzen dituzte, eta egunerokoan oharkabean pasatzen diren hainbat gauza errepasatzen dituzte, hiriak ikusi, ikutu eta entzun egiten direlako. Nolakoak dira auzoko plazak? –Amara Berrin, esaterako, plaza asko daude, eta batzuk hutsik egon ohi dira–. Non elkartzen da jende gehien? Aspek komentatu zuen tabernak eta jolasteko guneak dauden tokietan jende egon ohi dela, eta aldiz, berdeguneak lasaiagoak izan ohi direla.
Genero ikuspegitik nolakoa da auzoa? Non daude etxebizitzetako atariak? Apaingarri gisa jartzen diren elementu askok segurtasun falta eragin dezakete, puntu kritikoak sortzeko arriskua baitago. Eta, errepideak eta espaloiak nolakoak dira? Zenbat espazio hartzen dute autoek?
Memoriaren garrantzia ere azpimarratu ohi dute ibilaldi hauetan. Nolakoa izan da auzoaren iragana? Non geratzen dira aztarna horiek?
Anoeta estadiotik gertu elkartu dira gaur, Janen ibilaldian, Anoetako dorrean. Jende asko animatu da, eta auzoko hainbat eragile ere izan dira, auzo elkartea eta Gobernu Zibila Kultur Etxe plataforma, besteak beste.
Victor Aspek auzoari buruzko oinarrizko datu batzuk eman ditu: Donostiako biztanleriaren %16a Amara Berrin bizi da (30.000 biztanle inguru). Hiriko auzorik jendetsuena da. 40ko hamarkadan hasi ziren eraikitzen, baina gehien hazi zen unea 1960ko eta 1980ko hamarkaden artean izan zen.
Irutxuloko Hitzak Amara Berriko ibilaldian izan da, eta Twitter bidez bildu ditu irteeran eztabaidatu diren hainbat ideia eta gogoeta.
Gaur Janen ibilaldia Amara Berrin! Laster abiatuko gara Anoetako geltokitik @ImpactHubDSS #janeswalk #janenibilaldia pic.twitter.com/A5iq0EaeHK
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Bizilagun asko etorri dira ibilaldira. Auzoko mapa eta argazki zaharrak ekarri dituzte batzuek, auzoaren iragana gogora ekartzeko #janenibilaldia #JanesWalks #janeswalk @ImpactHubDSS @victor_aspe pic.twitter.com/bZRs8NdeDv
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Arkitektura brutalista Amara Berrin: El Carmelo ikastetxea #JanesWalks #janenibilaldia @ImpactHubDSS pic.twitter.com/EiipgBq2Nb
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Hiriak genero ikuspegitik. Atariak plazen barruan egotea, dekoraziorako elementuak, pasabideak… Emakume askok beldurra pasatzen dute gauez datozenean. Azkoitia plaza jarri dute adibide gisa #janeswalks @ImpactHubDSS #janenibilaldia pic.twitter.com/Kceg3x8TKZ
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Hiriak ikutu, ikusi eta entzun egiten dira. Larunbat goiza da eta inguru honetan zarata handia dago zirkulazioa dela eta. Bizilagunen pantaila akustiko bat eskatu dute #JanesWalks @ImpactHubDSS #janenibilaldia pic.twitter.com/HcxsmKeCSc
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Iesu eliza… eta supermerkatua. Inon egongo al da halakorik? ?#JanesWalks @ImpactHubDSS #janenibilaldia #janeswalk pic.twitter.com/EIxYn7IdjL
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Errepideak eta kaleak. Oinezkoek zenbat buelta eman behar izaten dituzte auzoan mugitzeko? #janeswalk #janeswalks #janenibilaldia @ImpactHubDSS pic.twitter.com/V52BAdsnBm
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Zer egingo dute hutsik dagoen lursail honetan? Plaza bat? Parke bat? … Hemen eraikiko dute hotel bat @ImpactHubDSS #janeswalk #janeswalks #janenibilaldia pic.twitter.com/lRlL2MGg6e
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Paloma Miranda izena du Loiolako Erriberako plaza honek, haren kide izandako feminista donostiar batzuei esker. Amara Berriko kale izendegian soilik 5 emakumeren izenak daude @ImpactHubDSS #janeswalk #janeswalks #janenibilaldia pic.twitter.com/XH99HN0YKd
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Ondare arkitektonikoaren inguruko gogoeta: soilik gune erromantikoa babestu behar da? Sariak irabazi dituzten eraikin modernoak badaude Donostian. Deustuko Unibertsitatean eraitsitakoa ekarri du gogora @victor_aspe-k @ImpactHubDSS #janeswalk #janewalks #janenibilaldia pic.twitter.com/xfmsj0JH07
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Hemen azpian, burdinezko zubian, 1936ko gerran fusilatutako hainbat donostiarren hezurrak aurkitu zituzten. Errepublikaren zubia izena jarri behar zioten, baina azkenean… Puente de la Real Sociedad @ImpactHubDSS #janeswalk #JanesWalks #janenibilaldia pic.twitter.com/vnnyICwP08
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Marinel plaza. Horrelako guneak ez dira seguruak. Urbanistikoki ez dira arrakastatsuak, ez delako jendea pasatzen, baina aldi berean, oso gune lasaiak dira etxe hauetan bizi direnentzako @ImpactHubDSS #janeswalk #janeswalks #janenibilaldia pic.twitter.com/mSjHjPVcrS
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Kultur ekipamenduak behar dituzte Amara Berrin. 1990an egin zen lehen kultur ekipamendua, Ernest Lluch, Anoeta estadioaren azpian. Ez dago topagunerik. Aldarrikapena da Gobernu Zibila kultur etxe bihurtzea @ImpactHubDSS #janenibilaldia #janeswalk #janeswalks @gztaldea pic.twitter.com/Rd43EElDSW
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Kultur ekipamenduak ez dira egin Amara Berrin. Elizak, ordea, ez dira falta. Auzoa hazten joan ahala eliza gehiago eraiki dituzte @ImpactHubDSS #janenibilaldia #janeswalk #janeswalks
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Ernest Lluch kultur etxeko liburuzain batek parte hartu du #janenibilaldia-n. Bizilagunak gonbidatu ditu auzoaren historia gordetzera. Guk ez badugu egiten nork gordeko du gure memoria? @Amarapedia @ImpactHubDSS @donostiakultura #janeswalk #JanesWalks pic.twitter.com/BDzpPN6BQw
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Talde argazkia gobernu zibilaren kanpoaldean. Gobernu Zibila kultur etxe! @gztaldea @ImpactHubDSS #janenibilaldia #janeswalk #janeswalks pic.twitter.com/PvuOaOeak6
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Plaza biziak Amara Berrin; gune honetan beti dabil jendea. Tabernak eta jolasteko parkeak daudenean jendea ibili ohi da. Argazkikoa Merkatari plaza da @ImpactHubDSS #janenibilaldia #janeswalk #janeswalks pic.twitter.com/PdLxAniqNH
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Espazio publikoak errepideen azpian. Parke bat egiten ari dira Karlos I.aren etorbidean @ImpactHubDSS #janenibilaldia #janeswalk pic.twitter.com/uSwwwWjv31
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019
Bukatu da Amara Berriko #janenibilaldia. Zortzigarrena izan da. Aurretik, Egia, Parte Zaharra, Loiola, Amara, Altza, Gros eta Añorgan egin dituzte. Gure hiria ezagutzeko modurik interesgarriena! Eskerrik asko @ImpactHubDSS! @victor_aspe #janeswalk #JanesWalks pic.twitter.com/yjDnCO2n2Q
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) May 4, 2019