Europa Saria jasoko du Donostiak irailaren 19an
Donostiako Udalak Europako Egunarekin bat egin zuen atzo. Europako bandera udaletxeko erdiko mastan jarri zuen. Izan ere, irailaren 19an Europa Saria jasoko du Donostiak, Europa eraikitzeko baloreak zabaltzeko hiriak egindako ahaleginarengatik.
Europako Egunak duela 70 urte sortu zen Europako Kontseilua osatu zela omentzen du. 47 estatu bildu ziren, Bielorrusia izan ezik. Nazioarteko erakunde bat da Europako Kontseilua, eta helburu nagusia da giza eskubideak (bereziki, zibilak eta politikoak), demokrazia eta Zuzenbide Estatua defendatzea, babestea eta sustatzea.
“Egun berezia da Donostiarentzat, aurten, Europako milaka hiriren artean, Europako Saria eman digutelako, Europako balioen alde egindako lanarengatik, eta Europako beste hiri batzuekin lankidetzan aritzeko gure ahaleginagatik eta baita hiriak egindako elkartasun adierazpen ugarirengatik ere”, azaldu du Eneko Goiak.