Ikusleak dira Beldurrezko Astearen karteleko protagonistak
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak aurtengo ekitaldia iragarriko duen kartela aurkeztu du. 30 urte beteko ditu jaialdiak, eta modu berezian ospatu dute: ikusle fidelak omendu dituzte. Alegia, urtetik urtera udazkenero Antzoki Zaharrera eta zinemaldiaren gainerako egoitzetara ere joaten direnak, denboraldiko fantasiazko zinemarik onena ikustea eta Asteko festan parte izatea gogoko dutenak.
Argazkia Antzoki Zaharrean bertan egin zen iazko Halloween Gauean, eta jaialdiaren “benetako protagonistak” erretratatu dituzte.
2019ko urriaren 26tik azaroaren 1era izango da aurtengo jaialdia. Bideo batean azaldu dute nola egin duten talde argazki eder hau Antzoki Zaharrean, eta lotura honetan erraz nabigatu daiteke irudian zehar, xehetasun guztiak ondo begiratu ahal izateko.