Iñigo Domec izango da Txuri Urdinen entrenatzaile berria
Iñigo Domec donostiarrak lekukoa hartuko dio Tito Marcelinori Txuri Urdin izotz hockey taldearen entrenatzaile gisa. Akordioa datozen bi denboraldietarako sinatu du klubarekin, eta taldea zuzentzeko ardura orain arte kudeatu duen kirol zuzendaritzarekin uztartuko du.
Domecek esperientzia zabala du entrenatzaile gisa, hamahiru urtez aritu baita lanean klubaren harrobiko taldeetan. Izan ere, gaur egun lehen taldean dauden harrobiko jokalari guztien entrenatzailea izan da behe-mailako kategorietan. Gainera, Txuri Urdineko entrenatzaile berria taldeko jokalari izan zer 1988 eta 1996 urteen bitartean, epe horretan lau liga eta hiru kopa irabaziz.
Marcelinok, berriz, agur esango dio azken bost urteetan zehar entrenatu duen taldeari. Bere zuzendaritzapean, Txuri Urdinek 70eko hamarkadatik bizi duen garairik emankorrenak bizi ditu, jarraian bi kopa eta hiru liga irabazita.