Maiatzaren 10ean eta 11n izango da Bertako Produktuen Eguna
Bertako Produktuaren Egunaren bigarren edizioa maiatzaren 10ean eta 11n izango da, Donostiako Alkateordetzak antolatuta, Donostiako Sustapenaren Guztiona klusterraren bitartez. Barazkiak, esnekiak, frutak, edariak eta kontserbak egongo dira, besteak beste, Bulebarrean jarriko dute karparen barruan egongo diren 36 postuetan. 9:00etatik 20:00etara egongo da irekita karpa ostiralean, eta 9:00etatik 18:00etara larunbatean. Horretaz gain, Donostiako profesionalek tokiko produktuari eskaintzen dioten dedikazioa saritzen duten ‘Bertako produktuekin konprometituta’ sariak banatuko dituzte.
Hiriko hainbat ekoizlek, elkartek, ikastetxek, enpresak eta merkatuk hartuko dute parte Bertako Produktuen Egunean, eta hainbat jarduera egingo dituzte. Donostiako hainbat ikastetxek tokiko produktuekin prestatutako menuak emango dituzte maiatzaren 10 ean; Loreka Haurreskolak, Salesianos Donostiak, María Reina Ikastetxeak, Zuloaga Haurreskolak, English Schoolek, Mary Wardek eta Jesuitak Donostiak, hain justu. Antzeko zerbait egingo dute hiriko hainbat hotelek, eta tokiko produktuekin egindako gosariak emango dituzte egun berean; Arrizul Hotelak (tokiko produktuen doako dastatzea ere eskainiko du), Astoria 7 Hotelak, Londres Hotelak, Lasala Plaza Hotelak, Maria Kristina Hotelak, Monte Igueldo Hotelak, NH Collection Aranzazu Hotelak eta Sagarlore Hotelak, hain zuzen. Amara Plaza Hotelak, gainera, tokiko produktuekin egindako pintxo bat eskainiko du ostiral eta larunbatean. Ostiralean, gainera, lau euroko opari txartelak eta oihalezko poltsak banatuko dituzte Donostia Sustapenaren postuan. San Martin merkatuan ere tokiko produktuen inguruko jarduera batzuk egingo dituzte: Haurren bisitak, bertso saioak, magia saioak eta hitzaldiak, besteak beste.
Ernesto Gascok, Donostiako alkateordeak, tokiko produktuek duten garrantzia nabarmendu du: “Tokiko produktuak, paregabeak eta kalitate bikainekoak izateaz gain, ekoizten eta merkaturatzen dituzten inguruneko enpresen eta erakundeen lanaren emaitza ere badira, kontsumitzen dituzten herritarrenarekin batera”.