Rap eta reggae festa egingo dute Intxaurrondon

Donostia Rap-Reggae Party festa egingo dute ekainaren 8an, Intxaurrondo Kultur Etxean. Hiru rap eta reggae taldek joko dute: Irungo Kulto Kultibo taldeak, Bilboko CaleroLDN & Purini Madness taldeak eta Asturiasko Garolo taldeak. Gaur jarri dituzte sarrerak salgai Viktoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta baita Donostia Kulturaren webgunean ere. Aldez aurretik erosita, 7 euro balio dute sarrerek, egunean bertan erosita, ordea, 10 euro.